Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Igeldo
2008ko uztailak 9, Asteazkena

;2008-05-14;San Isidrok herri kirolak, bertsoak, antzerkia eta musika dakartza Igeldora. Aurreko urteetan bezala, aurten ere Udaberriko Jaia antolatu dute Igeldon; bihar arratsaldean San Isidro eguna ospatuko dute.

San Isidrok herri kirolak, bertsoak, antzerkia eta musika dakartza Igeldora

Igeldo

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Udaberriko Jaia antolatu dute Igeldon; bihar arratsaldean San Isidro eguna ospatuko dute.

r. perez

San Isidro eguna, baserritarren eguna , ospatzea aspaldiko ohitura da Igeldon. Bihar da San Isidro, eta lan eguna izanik arratsaldean eta gau partean egingo dituzte baserritarren eguna ospatzeko jarduerak.19:30ean, harri proba saioa izango da 500 kiloko harriarekin. Zazpi igeldotarrek Gorostiko behorraren aurka neurtuko dituzte indarrak. Lehiaren atsedenaldian Sustrai Colinak eta Amets Arzallusek bertsoak botako dituzte plazan. Harri proba bukatutakoan herri afaria izango da Itsas Aurren, bertsolariekin eta Alkorta anaia-arreba trikitilariekin. Afarirako txartelak 25 eurotan daude salgai Mendizorrotz, Txapela eta Txistu tabernetan.

San Isidro egunaz haratago joango da Udaberriko Jaia. Hala, etzi 17:30ean, Txan Magoa ariko da eta ondoren txokolate jatea izango da. 22:00etan, beste aldetik, Alberto J. Gorritiberea Eutsi! euskarazko filma pantailaratuko dute kultur etxean.

Larunbatean, eskola zabalik

Larunbat goizean eskola zabalik izango da. 11:30ean eskolako haurren emanaldia izango da eta jarraian guraso eta haurren arteko futbito eta saskibaloi partidak izango dira.

Bazkalostean, 17:00etan haurrentzako bideo emanaldia izango da kultur etxean. 21:45ean argazki eta literatur lehiaketen sari banaketa izango da. Jarraian, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen Larru haizetara Poltsiko Antzerkiko obra ikusi ahal izango da eta bukatzeko, Etxe musikari bizkaitarrak kontzertua eskainiko du. Asteburuan zehar herbario baten erakusketa izango da.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.