
Eskola atarian koskadun zebrabideak jartzeko eskatu dute
Igeldo
Guraso elkarteak haurren segurtasuna bermatzeko neurriak hartu behar direla dio.
RAUL PEREZ
Igeldoko guraso elkarteak haurren segurtasuna bermatzeko eskatu dio Udalari. Urtetan eskola plaza ondoan egon zen, baina 2007ko otsailetik, hau da, eskola berria inauguratu zutenetik, haurrek errepidea gurutzatu behar izaten dute eskola eta plazaren arteko joan-etorriak egiteko. Guraso elkarteak dioenez, garai batean ez bezala plazan autoak aparkatuta daude, eta hori dela-eta haurrek ez dute ondo ikusten autorik ote datorren errepidea gurutzatzeko orduan.Eskola tokiz aldatu zutenean, neurriak hartzeko eskatu zioten Udalari. «Koskadun zebrabideak jartzeko eskatu genuen, autoak barrena motelago igarotzeko. Udalak baina, ezetz erantzun zuen, zebrabide horiek autobusentzako kaltegarriak direla arrazoituta. Gu ez gaude horrekin ados hiriko toki askotan baitaude horrelakoak. La Perlaren aurrean daudenek ez al dute autobusen joan-etorria eragozten». Autobusa goranzko norabidean ez da kaskoan sartzen, baina beherantz, bai.
Otsailean berriz ere
Aurtengo otsailean egin zuten eskolaren inaugurazio ofiziala eta udal ordezkariak Igeldon izan zirela aprobetxatuz ,berriz ere koskadun zebrabideak jartzeko eskatu zuten guraso elkarteko kideek. Eskola eta errepidearen artean hesiren bat jartzea ere nahi du guraso elkarteak, bat-batean errepidearekin topo ez egiteko. Azken aldian, oso gutxigatik ez dela istripu larririk izan salatu du guraso elkarteak.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.