
Etzi izango da Lapa Mus Sariaren azken jardunaldia
Igeldo
Patxiku-Gorka bikotea lehen postuan da eta alde handia du beste bikoteekiko.
erredakzioa
Azken txanpan da Lapa Saria. Lehen bi jardunaldi jokatu dituzte eta etzi izango da azkena. Oraingoz, Patxiku-Gorka bikotea lehen postuan da 689 punturekin. Bikote horrek aukera handia du Urrezko Lapak etxeratzeko, izan ere, lehen bi jardunaldiak jokatu eta gero alde handia dute beste bikoteekiko. Dena dela, ezin dute lo hartu, azken urteetan behin baino gehiagotan izan baita ustekaberik azken egunean. Iban-Karlos bikotea bigarren postuan da 360 punturekin ¬bikote honek lortu zituen puntu gehien bigarren jardunaldian¬ eta Jabier-Jesus bikoteak 320 puntu pilatu ditu. 34 bikotek parte hartu zuten bigarren jardunaldian.
Etzi Lapa Sarian jokatzeko ez da beharrezkoa aurreko bi jardunaldietan parte hartu izana. 21:45etik 22:15era eman ahal izango da izena Itsas Aurren ¬bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu¬ eta jarraian hasiko dira partidak. Bukaeran urrezko lapak banatuko dituzte.
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.