
Igeldo udalerri izateko eskaerari helduko dio berriz ere Aldundiak
Igeldo
Aztertu eta gero Diputatuen Kontseilura iritsiko da eskaera.
r. perez / x. etxabe
Aldundiak Igeldo udalerri bihurtzeko eskaerari helduko dio berriro ere. Edurne Egaña presidentziarako diputatuak atzo jakitera eman zuenez, Igeldoko Itsas Aurre elkarteak 1995ean egindako eskaera «erreskatatu» egingo du Aldundiak eta aztertu ondoren, Diputatuen Kontseilura eramango du. Besteak beste, Igeldok ezaugarri bereziak dituela argudiatu zuen Herri Kontseiluak eskaera egitean eta baita beti baserritar herria izan dela. Urtebete lehenago egindako galdeketan igeldotarren %62k segregazioaren alde egin zuen. Odon Elorza alkateak Aldundiaren jarreraren berri ez zuela esan zuen atzo bertan, eta Udalaren eta Aldundiaren arteko harremana bide onetik doan honetan, Udalak Aldundiaren asmoen berri izan beharko lukeela gaineratu zuen . Horrekin batera, ez dela Igeldoren independentziaren aldekoa adierazi zuen.
Toki Entitatea, 'egitura serioa'
Astelehenean bertan Igeldoko Herri Kontseiluak agerraldia egin zuen eta Udalak 1998an, «segregazioaren alternatiba bezala» proposatutako Toki Entitate Txikia baztertu egingo zutela behin betiko iragarri zuten. Haien ustez, Udalak «iruzurra» egin die gai horretan, ez atzera ez aurrera dagoelako.
Edurne Egaña diputatuak Toki Entitate Txikia Aldundiaren araudian jasotako «egitura serioa» dela esan zuen eta Igeldotarren «nahiak eta eskaerak» ase zitzakeela erantsi zuen. Hala ere, behin Toki Entitate Txikiaren bidea itxita, Aldundiak segregazio eskaera aztertzeko konpromisoari helduko dio. Azken udalbatzarrean Igeldo Toki Entitate Txiki bilakatzeko eskaerari ezezko botoa eman zioten Udal Gobernuak eta PPk. EAJk eta EAk aldiz, baiezko botoa eman zuten. Hain justu, bi alderdiek osatzen dute foru gobernua. Ez dute, ordea, gehiengo absolutoa.
Asteleheneko agerraldian igeldotarrek gogora ekarri zutenez, 1995ean egin zuten segregaziorako eskaera . Urteak igaro zituen baina, ez atzera ez aurrera, Aldundiak eskaera horri arau jakin bat ezarri behar zitzaiola zioelako eta igeldotarrek haien proposamena aztertzeko erabili beharreko araua beste bat zela arrazoitzen zutelako.
Azkenean, 2003ko azaroan, Espainiako Auzitegi Gorenak igeldotarrei arrazoia eman eta Batzar Nagusiak erabaki hartzera behartu zituzten. Hala eta guztiz ere, Herri Kontseiluak berak eskatu zion Foru Aldundiari urratsik ez emateko, harik eta Igeldori buruzko hainbat datu gaurkotu arte.
############
2003an etenaldia eskatu zion Igeldoko Herri Kontseiluak Aldundiari datuak gaurkotzeko
Odon Elorza alkateak esan du ez dela Igeldoren «independentziaren» aldekoa
############
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.