
Literatur eta argazki lehiaketa, Igeldon
Igeldo
Hilaren 30a baino lehen eraman behar dira lanak Itsas Aurre elkartera.
erredakzioa
Igeldoko Musikarte guneak argazki eta literatur lehiaketa antolatu du. Bai argazkiek eta baita ipuinek ere Igeldori buruzkoak behar dute izan eta hilaren 30a baino lehen erman behar dira Itsas Aurre etxean.
Argazkiei dagokienez, 2006tik hona ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, lau argazki aurkez ditzake, edozein formatutan eta lana aurkezterakoan tituluak besterik ez du agerian egon behar; egilearen izen-abizenak eta beste datuak gutunazal itxi batean eman behar dira.Argazki onenaren egileak 100 euroko txartela jasoko du argazki denda batean gastatzeko.
Gutuna, bertsoa, olerkia...
Literatur lehiaketan, generoa erabat librea da ¬gutuna, bertsoa, olerkia...¬, baina ezinbestekoa da euskaraz izatea. Saria 100 euroko txartela izango da, liburuak erosteko. Bi lehiaketoi buruzko informazio gehiago jasotzeko Musikartera deitu behar da (943 313030).
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.