
2005-12-17 | 13:48:09
Udalerri izan nahi dutela aldarrikatzeko kalejira egin dute igeldotarrek
Igeldoko Itxas Aurre elkarteak deituta, kalejira egin dute 100dik gora lagunek. Batzar Nagusiei Igeldok Donostiatik banantzeko duela 11 urte eginiko eskaerari lehenbailehen heltzeko eskatu nahi izan diete. Aldarrikapena festarekin batu dute. Izan ere, txistulariek eta trikitilariek lagundu dituzte igeldotarrak.
Kalejira Antiguatik abiatu da 11:00ak pasata eta Kontxako pasealekuan zehar iritsi dira Alderdi Ederrera. Parte Zaharreko kaleetan barrena ere ibili dira eta bukatzeko txorizo mokadutxoak eta sagardoa eskaini diete Bulebarretik pasa diren guztiei.
Arantza Ibargoien Lizarazu | 2008-02-18
Nere jatorri etako bat, alegia ama horkoa da eta orduan heria zen, eta beti jarraitudu herri kutxuarekin. Orain Donostiari asko interesatzen zaio Igeldo berarentzat. Nik animatzen zaituztet Igeldoko herritar guztioi aurrera egiten. Bakoitzat Berea
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.